Zentroa - CI Sanitaria ESTNA Pamplona - Ikasnova
Zentroa - CI Sanitaria ESTNA Pamplona

Ezagut gaitzazu
Nafarroako Osasun Eskola Tekniko Profesionala (ESTNA), 1981ean sortua, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketako ikastetxe publikoa da, Osasun arloan espezializatua eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalearen barrutian kokatua.
Eskaintzen duen prestakuntza sektorearen beharretara egokituta dago eta erreferentea da enpresentzat eta egungo gizartearentzat. ESTNArekin lankidetzan dihardute sare publikoak eta sektore pribatuak, gure ikasleei goi-mailako prestakuntza eskainiz, bai alderdi zientifiko-teknikoan, bai pertsonaren prestakuntza integralean.
Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratu gisa, gizartearen eskakizunei ere erantzuten diegu, etengabeko prestakuntzaren eta lan-esperientziaren bidez eskuratutako gaitasun profesionalen egiaztapenaren bidez.
2009ko irailetik, ESTNA Osasun lanbide-arloko Erreferentzia Nazionaleko Zentroa da.
