Zelula-kultiboak

 

Familia Profesionala: Kimika
Modalitatea: Aurrez aurrekoa
Iraupena: 600 ordu (36 ECTS)
Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 15:55etik 19:45era
Lekua: Nafarroako Eskola Tekniko Sanitario Profesionala-ESTNA

Konpetentzia orokorra

Zelula- eta ehun-hazkuntzak lortu, prozesatu eta kontserbatzea, diagnostikoari, saiakuntza terapeutikoei, sendagaien bilaketari, zelula-bankuen sorrera eta mantentze-lanei, ikerketari eta intereseko beste arlo batzuei euskarri izan daitezen, prozesuetan parte hartzen duten instalazioak eta ekipoak mantenduz eta kalitatearen, arriskuen prebentzioaren eta ingurumenaren babesaren zehaztapenak betez.

Sartzeko baldintzak

Honako LHko goi-mailako teknikariaren titulu hauetako bat edukitzea:

  • Analisi eta kalitate-kontroleko laborategia.
  • Produktu farmazeutikoak, bioteknologikoak eta antzekoak fabrikatzea.
  • Laborategi klinikoa eta biomedikoa.
  • Anatomia patologikoa eta zitodiagnostikoa.

Ikastaroan izena eman ahal izango dute beste LHko titulazio batzuk dituzten ikasleek, baldin eta plaza guztiak ez badira bete sarbide-baldintzak betetzen dituzten izen-emateekin. Pertsona horiek ez dute espezializazio-ikastaroaren ziurtagiri ofizialik lortuko, Hezkuntza Sailak emandako ziurtagiri bat baizik.

Titulazioak honako hauek dira:

  • Elikagaien industriak
  • Kimika eta Ingurumen Osasuna
  • Ingurumen Osasuna
CULTIVOS CELULARES
Módulos del Ciclo Hrs sem. Hrs tot.
5001. Cultivos celulares 4 150
5002. Técnicas complementarias en cultivos celulares 4 150
5003. Normas de calidad y regulación aplicables a cultivos celulares 2 75
5004. Laboratorio de cultivos celulares 2 75
5005. Aplicaciones de cultivos celulares 4 150